Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

LEMOIZ atalaren artxiboa

BLOG BERRIA DAUKAGU!

May 18, 2010 | Egilea: piztupgl

Adi!
Hemendik aurrera hurrengo helbidean egongo gara:
 http://piztuplentzia.blogspot.com/
armarria

GAUR KONTZENTRAZIOA LEMOIZKO ANDRAKA AUZOAN

April 16, 2010 | Egilea: piztupgl

Gaur, azken atxiloketak salatzeko, kontzentrazioa egingo da Lemoizko Andraka auzoan, arratsaldeko 20:00etan.
Arantza Zulueta Lemoizko bizilaguna da. Herenegun Guardia Zibilak bere etxea miatu zuen. Hori dela eta, ezker abertzaleko zinegotzi bat miaketan egoten saiatu zen, baita Arantza hor zegoen ala ez jakiten ere. Azkenean ez zuen GZ-aren baimena lortu miaketan egoteko, ezta Arantzaren presentzia baieztatzeko ere.

arantza

ARANTZA ETA BESTEAK ASKATU!
INKOMUNIKAZIOA = TORTURA

BURDINEN ARTEKO HERRIA liburuaren aurkezpena Armintzako kultur etxean

April 11, 2010 | Egilea: piztupgl

Apirilaren 23an, ostirala, BURDINEN ARTEKO HERRIA, euskal preso politikoen kolektiboaren historia kontatzen duen liburuaren aurkezpena burutuko da Armintzako kultur etxean, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Basordaportu Kultur Elkarteak antolatuta eta hiru preso ohiren eskutik, kolektiboaren historia eta gaurko errealitatea ezagutuko dugu.

Liburu honek gure historiaren alde izkutuenetako bat kontatzen du. Estatu espainol eta frantsesak eraikitako kartzeletan milaka euskal herritarren jardunaz beteta daude bere orrialdeak. Batik bat, Franco hil eta ondorengo marko sasidemikratikoa gainditu nahian borrokaren hautua egin eta espetxeratu duten pertsonen ibilbidea, grina eta testagintza eskaintzen dizkigu.

1936ko gerra hasi zenez geroztik, bi aste besterik ez dira izan euskal preso politikorik gabekoak. Fran Aldanondo askatu eta Xan Marguirault giltzapetu zuten arteko aldia, alegia. 1977ko abenduan izan zen, eta itxaropentsu bizi eta tinko jarduten zuen gure Herriari ukazioaren eta errepresioaren aukera baino ez zioten eman aurreratzean.

Borrokaren bidea halabeharrez hartu zituzten milaka pertsona kartzelaratuak izan dira orduz geroztik. Bost mila baino gehiago dagoeneko. Espetxe barruko beren antolamendua, kezkak, gogoetak eta, edozeren gainetik, konpromiso testagintzak jasotzen ditu liburuak.

Arnasa gure memorian, aurrera egiteko ezinbesteko eskarmentua, burdinak hautsiz eskuratuko baitugu askatasuna.

APIRILAREN 4AN, DENOK ABERRIRA!

March 26, 2010 | Egilea: piztupgl

Euskal Herriak apirilaren 4an Aberri Eguna ospatuko du. 1931. urtetik aurrera, Euskal Herriaren eguna eta euskal herritar guztion eguna dugu. Urte asko igaro badira ere, 1931. urtetik gaur arte, baldintza politikoak ezberdinak izanda ere, Aberri Egunean milaka eta milaka euskal herritarrok kalera atera gara. Izan ere, aldarrikapen eguna
dugulako.

ZATOZ GUREKIN ABERRIra!

AUTOBUSA PLENTZIAKO GELTOKITIK IRTENGO DA GOIZEKO 8:30ean

IZENA EMOTEKO: ohiko lekuan edo emailez (AZKEN EGUNA:
MARTXOAK 30)

36ko gerrari buruzko hitzaldia egingo da larunbatean Armintzan

February 24, 2010 | Egilea: piztupgl

Basodaportu Kultur Elkarteak antolatuta “CINTURON DE HIERRO Y SISTEMA DEFENSIVO DE EUSKAL HERRIA DURANTE LA GUERRA CIVIL” hitzaldia emango du Josu Zubiaurrek (EHUko irakaslea eta historialaria) otsailaren 27an, larunbata, goizeko 11:30ean Armintzako Kultur Etxean.
hitzaldia-kartela

Saharari buruzko jardunaldiak Armintzan

October 9, 2009 | Egilea: piztupgl

sahara_kartela4

BASORDAPURTU Kultur Elkartearen eskutik, urriak 24 eta 25 Saharari buruzko jardunaldiak Armintzako kultur etxean.

Urriak 24, larunbata:
- 12:00etatik 15:00etera, ARGAZKI, TRESNAK ETA SAHARAUIEN TRADIZIOZKO JANTZIEN ERAKUSKETA
- 15:30etik 20:00etara, “SAHARA NO SE VENDE” filmaren proiekzioa eta hitzaldia.

Urriak 25, igandea:
- 12:00etatik 15:00etera, ARGAZKI, TRESNAK ETA SAHARAUIEN TRADIZIOZKO JANTZIEN ERAKUSKETAREN JARRAIPENA
- SAHARAUI HERRIARENTZAKO JANARI BILKETAREN KANPAINARI HASIERA EMANGO DIOGU

2008ko urtekaria sarean da denon eskura

April 14, 2009 | Egilea: piztupgl

Nahiz eta berandu heldu, hona hemen 2008ko urtekaria.

Urte osoan zehar gertatutako gorabeherak (atxiloketak, hauteskundeak, herri ekimenak, burututako mobilizazioak…) irakur daitezke bertan.

Sakatu http://issuu.com/piztu/docs/pizturtekaria helbidean urtekaria irakurtzeko!

Aldi berean, 2009ko urtarrileko eta otsaileko balantzeak ere aurki daitezke helbide hauetan:

http://issuu.com/piztu/docs/piztu_urtarrila
http://issuu.com/piztu/docs/piztu_otsaila

PIZTU! Plentzia, Gorliz eta Lemoizko ezker abertzalearen ahotsa

http://piztupgl.mundua.com/

MARTXOAK 27, AZKEN OSTIRALA

March 24, 2009 | Egilea: piztupgl

azken-ostirala.jpg

Martxoaren 27an azken ostiraleko ohiko deialdiak egingo dira Uribe Kostan:

# Plentzian: Zubiko Pirulin 20:00
# Lemoiz: Armintza, bus geltokiaren aurrean 19:30
# Erandio: Metroko esplanada 20:00 -
# Leioa: Boulevard 20:00 – Taloak Kurkudi Herriko Tabernan
# Erromo: Xake enparantza 20:00
# Algorta: Telletxe 20:00 – Taloak Amnistia Tabernan
# Berango: Gudari Enparantza 20:00 – Taloak Sei Herrin
# Sopela: Udaletxeko plaza 20:00
# Urduliz: BBVren aurrean 20:00

Algortan Xabier Galdeano gogoratuko dute:
www.ukberri. net
http://etengabe.blogsome.com/

Algortako Telletxe plazan, Xabier Galdeano gogoan izango dute ostiral honetan, “GALen izenean Espainiako polizia indarrek Donibane Lohizunen hil eta 24 urtetara”, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez iragarri duenez. Hain zuzen ere, astelehenean, hilak 30, izango dira urteak, erail zutenetik. Argazkian, iaz ere omenaldia egin zioten Xabier Galdeanori, martxoko azken ostiralean.

“Xabier gogoratzean burura etortzen zaigu Euskal Herriaren aurkako gerra, errepresioa, gerra zikina… Herri bat suntsitu nahi dutela. Euskal Herriak, ordea, zutik iraunen du, bere borrokari eutsi diotenen eskuetan. Xabierrek ere bizirik iraunen du, bere oroimenari eusten diotenen bihotzetan”, adierazi du errepresioaren aurkako erakundeak.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren irakurketa:

PSOE alderdi politikoa izan zen GAL taldea sortu eta bere bidez euskal militanteen aurkako gerra zikina bultzatu zuena. GALen bidez estatu terrorismoa burutu zuen PSOEren gobernuak, guztira 23 pertsona hil eta 60 baino gehiago zauritu zituztelarik. Estatu terrorismoaren aldeko hautua egin zuen PSOEren gobernuak, eta bertan zuzenean parte hartu zuten gaur oraindik orain alderdian ardura handiak dituzten politikariek. Ezin dugu ahaztu PNVk garai hartan GALen jardueraren aurrean izandako jarrera hipokrita zein izan zen, inolako arazorik gabe PSOErekin esku esku elkarlanean aritu baitzen GAL euskal herritarrak hiltzen ari zen momentuetan.

PSOEren gobernua izan zen GAL sortu eta bultzatu zuena, PNVren konplizitatearekin. 25 urte geroago PSOEren gobernua da GALek hildako herritarrak omentzea debekatzen duena PNV konplizitatearekin.

25 urte geroago, PSOEren gobernuak Euskal Herriaren aurkako gerra estrategiarekin bete betean jarraitzean duela agerikoa da. GALen garaiak atzean gelditu baziren ere oraindik orain tortura, legez kanporatzeak, espetxe politika ankerra, atxiloketa masiboak eta erabateko jazarpena erabiltzen ditu PSOEren gobernuak herri honetako sektore oso baten aurka, GALekin zituen helburu berdinen bila.

Herri honetako gertaera ilunenak ezabatu nahi dituzte modu honetako debekuen bidez. Errepresioaren memoria ezabatu nahi dute, eta horri erantzuten dio omenaldiak debekatzeak edo errepresioak hildako euskal herritarren izenak daramatzaten plaza eta kaleei izena aldatzeak.

Errepresioaren aurkako borrokan garrantzia berezia hartzen du errepresioaren memoria egiteak. Gure aldetik dei egiten dugu errepresioaren aurkako borrokan jarraitzera, besteak beste errepresioak hildako euskal herritarrak oroituz.

PIZTU! URTEKARIA LASTER SAREAN!

January 24, 2009 | Egilea: piztupgl

piztu_azala.jpg

Plentzia, Gorliz eta Lemoizko ezker abertzalearen ahotsaren 2008ko urtekaria laster sarean. Urte osoan zehar gertatutako gorabeherak ezagutu, irakurri eta zabaldu! Atxiloketak, hauteskundeak, herri ekimenak, burututako mobilizazioak…
Dena den, ale bat jaso nahi baduzue, eskatu gure helbide elektronikoan:  piztupgl at euskalerria.org


Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios