EUSKAL HERRIA atalaren artxiboa

EUSKAL HERRIAREN IRRINTZIA!

Azaroa 21, 2008 | Egilea: piztupgl

iragarkia11.png

GALek eraildako Santi Brouard eta Josu Muguruza gogoan Errekalden eta Ametzolan

Azaroa 20, 2008 | Egilea: piztupgl

josu.jpg

Abertzale andana bildu da goizean Santi Brouard eta Josu Muguruza PSOEko goi karguetatik bultzatutako GALek eraildako bi buruzagi abertzalei Errekalden eta Ametzolan egindako lore eskaintzetan.

Ezker abertzaleko ordezkaritza zabal batek parte hartu du omenaldietan. Besteak beste, Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Eugenio Etxebeste, Ainhoa Etxaide eta Arantza Urkaregi hurbildu dira GALek eraildako Santi Brouard eta Josu Muguruza buruzagi independentistei omenez Errekalden eta Ametzolan dauden monolitoetara.

Arratsaldean manifestazio bat egingo dute GALen sorreran erantzukizun politikoak izan zituen PSOE alderdiak Bilbon okupatzen duen egoitzatik gertu zegoen Brouarden kontsultatik. Mobilizazioa arratsaldeko 7:30etan abiatuko da eta ostean ekitaldi politikoa egingo dute Areatzan eta bertan Itziar Lopategik hitz egingo du.

Goizeko agerraldian argi utzi nahi izan dute bai Santi Brouardek bai Josu Muguruzak bi erreferente politiko izaten darraitela, “herri honentzat irtenbide demokratikoa lortzeko erakutsi behar dugun irmotasuna eta determinazioaren eredu direlako”, Santi Kirogaren esanetan.

Ezker Abertzalearen web gunea martxan!

Urria 24, 2008 | Egilea: piztupgl

irudiaportada.jpg

Ezker abertzaleak atari berri bat zabaldu du interneten: www.ezkerabertzalea.info. Gune hau ezkertiar eta independentista guztiei tresna berri bat eskaintzeko bokazioz jaio da, independentzia eta sozialismoaren bidean erreferentziazko ataria izan nahi duena, eta askapen borrokaren ispilu.

Manifestazio nazionala deitu dute urriak 4an salbuespen egoerari erantzuteko

Iraila 21, 2008 | Egilea: piztupgl

www.askatu.org

Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kide ugarik azken asteotako gertaerak salatu eta erantzun handi baterako deia luzatu dute gaur goizean Hernaniko kultur etxean egindako agerraldian.

Hurrengo irakurketa burutu dute prentsaurrean

Hemen bildu gara Euskal Herri osotik etorririko. Amnistiaren aldeko militanteak, preso politiko ohiak, presoen, iheslarien edota errepresioak hildakoen familiarrak, edota torturatuak izandako pertsonak.

Aste honetan, Espainiako PSOE -ren gobernuak hala erabaki duelako, presoekiko elkartasuna eta errepresioaren salaketa debekatu eta kriminalizatzea legezko bilakatu dute. Erabaki dute eta legezko egin, preso politikoen eskubideak defendatzea terrorismoa dela eta pertsonen eskubideak defendatzea eta injustizia edo eskubide urraketak salatzea terrorismoa dela. Errepresio espainiarraren armategi den tribunal berberak legez kanpoko egin ditu ANV eta EHAK alderdiak, Euskal Herriko sektore oso bat lan instituzional eta politikorako eskubide eta aukerarik gabe uzteko erabaki politikoaren mesedetan.

Kapitulu berri hau, PSOE ren gobernuak Euskal Herrirako prestatu duen plan errepresiboan beste pausu bat da. Bide polizial eta errepresiboa da herri honi eskaintzen dion bakarra. Hilabete batean, Nafarroan guardia zibilak pertsonak bahitu eta era basatian torturatu izanak, panikoa zabaldu eta inpunitatea maila gorenera eraman dutela frogatzen du. Juanjo Rego Vidal, gaixotasun larriak izanik ere bahiturik duten presoa gose eta egarri greban jarri izanak, apainduriko heriotza zigorra gupidarik gabe ezartzeko apustua erakusten du. Aste honetako legez kanporatze eta espetxeratzeek. ilegalizazio politikan muturreraino joan direla erakusten du, azken urtean herritarrak era masiboan atxilotuz eta hitza delitu bilakatuz.

Euskal Herrirako erabaki judizialak, GAL asmatu zuten horien bulegoan hartzen dira. Rubalkaba eta Zapatero dira, errepresioaren agenda zehazten dutenak, audientzia nazionalak Euskal Herriari kolpe berria noiz eta nola eman behar dion erabakitzen dutenak.

Espainiar estatuak Euskal Herrian krimena legezko bilakatu du. Jazarpena, gerra zikina, tortura, eskubide zibil eta politikoen urraketa, oinarrizko askatasun eta eskubide demokratikoen zanpaketa eta preso politikoen anikilaziorako neurriak legezko egin dituzte.

Euskal Herrian hitza delitua den bitartean, tortura basatia legezkoa da. Elkartasuna delitu den bitartean, heriotza zigorra legezkoa da. Manifestazioa eta iritzia delitu den bitartean, biolentzia poliziala legezkoa da.

Hau guztia posible egiten dute, Ibarretxeren gobernuak auzitegi nazionalaren irizpideak bere egin eta presoen aldeko manifestazioak debekatu eta herritarrak atxilotzen dituzten bakoitzean. Instituzioetan botere gehiago izateagatik ANV kanporatzeko inolako arazorik ez duten politikari eta alderdiei esker da hau guztia posible, errepresio bortitz eta basatiaren aurrean beste aldera begiratzen duten horiek zabaltzen dituzte inpunitate eremuak Euskal Herrian.

Euskal Herrian bizi dugun salbuespen egoera eta demokrazia ezaren egoera duela 30 urteko diktaduraren parekoa da. Euskal Herrian onartu ez zen konstituzio espainiarrak demokrazia itxura eman eta inposizioa bermatu besterik ez du egin, konstituzioaren aterkipean errepresio aro gordinak, biolentzia poliziala, tortura basatia eta jazarpena ezarriz. Euskal Herria espetxeraturik mantentzen duen konstituzioa babesten duten horiek dira Espainiako espetxeak askatasunaren alde jarduten diren euskal herritarrez betetzen dituztenak.

PSOE -ren gobernuko ordezkariak behin eta berriro goraipatzen duten konstituzioaren aurka egotea edo berau zalantzan jartzea nahikoa arrazoi da urte luzeetarako espetxean giltzapetzeko.

Konstituzio espainiarra da Euskal Herrian benetan onartua izan ez dena, inoiz! Konstituzio espainiarra da herri honetan inolako zilegitasunik ez duena eta bere babesean Euskal Herriari ezartzen zaio errepresio, inposizio eta inpunitatea dira legez kanpoko herri honetan.

Errepresio gehiago badago, errepresioaren salaketa gehiago izango da. Preso politiko gehiago badira, presoekiko maitasun eta elkartasuna hazi besterik ez da egingo. Amnistiaren aldeko mugimendua ezin da espetxeratu, espetxeak apurtu eta askatasuna izateko jaio baitzen, preso guztiak gure artean izan arte, amnistia lortu arte hemen izango gara!

Salbuespen egoerari aurre egiteko deia luzatu nahi diogu Euskal Herriari. Horretarako herriz herri burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzearekin batera, manifestaldi nazionala burutzeko deia egiten dugu, urriaren 4an, 17.30ean Bilboko Aita Donostiatik hasita.

IGANDEAN HONDARTZETARA!

Uztaila 24, 2008 | Egilea: piztupgl

Uribe Kostan: Ereaga, Sopela, Plentziako eta Gorlizko hondartzak, 12:00etan.

Datorren igandean hondartzetara jotzeko deia luzatu dute preso eta iheslari politikoen hainbat senidek

Igandean denok hondartzetara!


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5