XABI ASKATU!
Atzo goizean pasa zen Xabi epailearen aurretik. Fernando Grande Marlaskak Soto del Real espetxera bidali zuen.
Idatzi Xabiri eta adierazi zure elkartasuna:
XABIER DE LA MAZA PEÑA
CP MADRID V
Carretera Comarcal 611
28791 SOTO DEL REAL
MADRID
XABI ASKATU!
Pasa den barikuan Gorlizen gure laguna, kidea, auzokidea, Xabi, polizia espainolak atxilotu zuen. SEGI gazte erakundearen kontrako operazioaren baitan atxilotu izan dute: poliziek Xabiren lagunak pistolagaz mehatxatu zituzten, zer gertatzen zen galdetzera joan zirenean.
Xabik, beste hainbat gazte bezala, herria hobetu eta aldatu nahian ibili da betidanik. Xabik, beste hainbat gazte bezala, ikasten du. Xabik, beste hainbat gazte bezala, kirola maitatzen du. Xabik, beste hainbat gazte bezala, bere koadrilarekin jaietaz gozatzen du. Xabik, beste hainbat gazte bezala, lan egiten du. Xabik, beste hainbat gazte bezala, musika egiten du. Xabik, beste pertsona guztiek bezala, bere familia maite du. XABI GURE LAGUNA DA!!! Zein da bere delitua? GAZTE ETA ASKE IZATEA!!! Xabik, Euskal Herriko hainbat gazte bezala, ez da bere ideiengatik atxilotua izan, baizik eta atxilotu dituzten ideiengatik, euskal gazteriarengan duten beldurragatik.
Guzti honen aurrean ezin gara isilik geratu hori baita espainar eta frantzes gobernuek nahi dutena. Bakoitzak bere esparruan (etxean, ikastetxean, unibertsitatean, musika taldean, lokalean, gaztetxean, kirol taldean…) ekin dezagun batera egoera honen aurka. Jakin dezatela ez dugula etsiko Xabi askatu arte, sistema hau suntsitu arte. GAZTE TA ASKE IRABAZI ARTE!!!


December 22nd, 2009 at 11:00 am
[...] piztupgl.mundua.com [...]
February 5th, 2010 at 10:18 pm
[...] Xabi De la Maza (Gorliz) [...]