IKUR FRANKISTAK PLENTZIAN

Azken asteotan espainiar gurutzadaren kapitulu berri baten antzezpena ikusten ari gara. Orain, kaleen, enparantzen eta leku publikoen izenak errekonkistatzeko asmo txarrarekin, Euskal Herriko herri eta hiri askotan herritarrek demokratikoki aukeratu dituztenak.
Herri eta hiri desberdinetako (Zornotza, Arrigorriaga, Zizurkil, Hernani, Tolosa, Durango, Leioa eta Etxarri-Aranatz, besteak beste) hautetsiak pairatzen ari diren kriminalizazioagatik eta euren eginkizun-politikoan ematen ari diren ondorio kezkagarriagatik ez balitz, hau guztia antzezlan patetikoa besterik ez dela esango genuke.
Baina, arestian aipatutakoari harrigarria baderitzogu ere, ezin dugu ahaztugaur egun Euskal Herriko txoko askotan oraindik ere ikur frankista ugari daudela. Plentzia ez da salbuespena; horrela, uztarri eta gezi faxistak babes ofizialeko etxebizitzetako plaketan ikus daitezke: Areatza 9, Labasture 6 eta 8 , Mungia Bidea 5, esaterako.
Gainera, Udalak kaleratutako festen liburua ikusi dugunean, “UN SIGLO DE HISTORIA. Cien años de historia a través de los Alcaldes de Plentzia” artikulua hain zuzen ere, honek harrituta utzi eta sutan jarri gaitu. Aparteko argazki erreportaia honetan azken mendean zehar demokratikoki hautatutako alkateak eta erregimen frankistaren aldeko alkateak nahasten dira. Izan ere, betiko gobernadore zibilak hautatutako azken hauek sarritan auzokideen errepresio eta deuseztapenean parte hartu zutela gogorarazi behar dugu.
Plentziako Ezker Abertzalearen ustez, hau dena, gerra zibilean eta gerraostean gorriak ikusi zituzten plentzitarrentzat eta euren familientzat, irain handia da. Hori dela eta, Udalari agindu nahi diogu iraina konpontzeko, hau da: festen liburua zirkulaziotik kentzea eta akatsak zuzentzea, denon onerako.
Bestalde, gaurtik aurrera diktadura goraipatzen duen sinbologiaren eliminaziorako beharrezko prozedurak abian jartzeko Udalari eskatzen diogu, adibidez, arestian aipatutako alkateen argazkiak Udaletxetik kanpo aterata. Udalbatzak auzokideei informazioa erraztu behar die eta auzokideen komunitateei horrela jokatzeko adorea eman behar die, beharrezko udal baliabideak euren esku jarrita, bai giza baliabideak bai baliabide materialak.
Izan ere, aztarna hauen eliminazioa ez da aurreko udalbatzak ondratuko zukeen ekintza boluntarista. Sinbologia falangista edo frankista kentzea eta erregimen diktatorialarekin lotura izan zuten lagunei merezimendua kentzea exijitu behar da, baita lege espainolak ontzat hartuta ere, (B.O.E. 52/2007 Legea), Udal honek bete onartzen dituenak.
Amaitzeko, esan behar dugun gauza bakarra da Grupo Independientek, festen liburuan agertzen den artikuluarekin, bere benetako itxura politikoa erakusten hasi dela; orain arte
hitz ederren, aitzakia hutsen edo gezurrezko apologiaren atzean ezkutatu izan duena.

TEXTUA pdf-n:

ikur.pdf

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5