Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

BLOG BERRIA DAUKAGU!

May 18, 2010 | Egilea: piztupgl

Adi!
Hemendik aurrera hurrengo helbidean egongo gara:
 http://piztuplentzia.blogspot.com/
armarria

MAIATZAK 1: Langileon borroka, aldaketaren indarra

April 30, 2010 | Egilea: piztupgl

maiatzak1

LABek euskal langileei Maiatzaren Leheneko mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen die eta URIBE KOSTAn, manifestazioa 11:30ean Areetako Xake plazan.
Langileontzat hain gogorra den testuinguruan burutuko dugularik aurtengo Maiatzaren Lehena, LABetik langileon mobilizazioak eta borrokak duen garrantzia azpimarratu nahi dugu, hor baitago, zalantzarik gabe, gauzak aldatzeko gakoetako bat. Langileoi ez dizkigute gure eskubideak oparitu, borrokaren bidez eskuratu izan ditugu, belaunaldiz belaunaldi gaurdaino eman den borrokari esker. Bizi dugun krisiaz baliatuz gure eskubideak murriztu eta kendu nahi dizkiguten honetan, borroka egiteak bakarrik galeraziko du patronalak eta instituzioek erabaki horretan urratsak ematea.

Krisiak markatuta dator larunbateko eguna, baina badago Euskal Herrian indartzen eta gorpuzten ari den beste erreferentzia bat: behar beharrezkoa dugun aldaketa politikorako egin behar dugun bidea jorratzeko Ezker Abertzaleak hartutako iniziatiba, eta emandako urratsen ondorioz irekitzen ari den aukera berria. Aldaketa politikoa burutzea ezinbestekoa da langileok gure aldarrikapenetan aurrera urrats erabakigarriak emateko, Euskal Herriaren etorkizunaz erabakitzeko ahalmena edukitzeak emango baitigu zer nolako eredu ekonomiko eta soziala nahi dugun erabakitzeko aukera. Halaber, aipatu bidea prozesu demokratiko baten bidez burutzeak, herritarron ekimenez eta erabakiz burutzeak langileoi prozesu horretan protagonistak izateko aukera eta bidea eskeintzen digu eta horrek berebiziko garrantzia du, ezer gutxi espero dugulako gaur gaurkoz instituzioetan betikotzea beste helbururik ez duen klase politikoarengadik.

Krisia salatzeko, krisiaren atzean dauden politikak aldatu behar direla aldarrikatzeko eta patronalak gure eskubideak indargabetzeko duen helburuari aurre egiteko eguna izango da Maiatzaren Lehena LABentzat. Baita guztion artean bultzatu eta jorratu behar dugun prozesu demokratikoari begira iniziatibak hartzen jarraitu behar dugula aldarrikatzeko ere

GAUR KONTZENTRAZIOA LEMOIZKO ANDRAKA AUZOAN

April 16, 2010 | Egilea: piztupgl

Gaur, azken atxiloketak salatzeko, kontzentrazioa egingo da Lemoizko Andraka auzoan, arratsaldeko 20:00etan.
Arantza Zulueta Lemoizko bizilaguna da. Herenegun Guardia Zibilak bere etxea miatu zuen. Hori dela eta, ezker abertzaleko zinegotzi bat miaketan egoten saiatu zen, baita Arantza hor zegoen ala ez jakiten ere. Azkenean ez zuen GZ-aren baimena lortu miaketan egoteko, ezta Arantzaren presentzia baieztatzeko ere.

arantza

ARANTZA ETA BESTEAK ASKATU!
INKOMUNIKAZIOA = TORTURA

BURDINEN ARTEKO HERRIA liburuaren aurkezpena Armintzako kultur etxean

April 11, 2010 | Egilea: piztupgl

Apirilaren 23an, ostirala, BURDINEN ARTEKO HERRIA, euskal preso politikoen kolektiboaren historia kontatzen duen liburuaren aurkezpena burutuko da Armintzako kultur etxean, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Basordaportu Kultur Elkarteak antolatuta eta hiru preso ohiren eskutik, kolektiboaren historia eta gaurko errealitatea ezagutuko dugu.

Liburu honek gure historiaren alde izkutuenetako bat kontatzen du. Estatu espainol eta frantsesak eraikitako kartzeletan milaka euskal herritarren jardunaz beteta daude bere orrialdeak. Batik bat, Franco hil eta ondorengo marko sasidemikratikoa gainditu nahian borrokaren hautua egin eta espetxeratu duten pertsonen ibilbidea, grina eta testagintza eskaintzen dizkigu.

1936ko gerra hasi zenez geroztik, bi aste besterik ez dira izan euskal preso politikorik gabekoak. Fran Aldanondo askatu eta Xan Marguirault giltzapetu zuten arteko aldia, alegia. 1977ko abenduan izan zen, eta itxaropentsu bizi eta tinko jarduten zuen gure Herriari ukazioaren eta errepresioaren aukera baino ez zioten eman aurreratzean.

Borrokaren bidea halabeharrez hartu zituzten milaka pertsona kartzelaratuak izan dira orduz geroztik. Bost mila baino gehiago dagoeneko. Espetxe barruko beren antolamendua, kezkak, gogoetak eta, edozeren gainetik, konpromiso testagintzak jasotzen ditu liburuak.

Arnasa gure memorian, aurrera egiteko ezinbesteko eskarmentua, burdinak hautsiz eskuratuko baitugu askatasuna.

Jabi Larreategi, Atxulo, gogoan

April 5, 2010 | Egilea: piztupgl

alfon_-_pinki_etxera
Jabi, ezkerretik lehenengoa, Fernando Etxegarai Pinki, Alfon Etxegarai eta beste preso guztien askatasuna aldarrikatzen.

Laster bi urte beteko dira Jabi Larreategi, Atxulo, joan zitzaigun, 57 urte zituela. Militantzia politikoa zela eta, Atxulo 70. hamarkadaren hasieran, muga gurutzatu behar izan zuen bertan babesa hartzeko, baina Prefekturak kaleratze agindua eman zuen bere aurka 1972an. 1973an, Luis Carrero Blanco almirante eta Francoren ordezkoaren bizitzarekin amaitu zuen atentatuan, Ogro operazioa, parte hartu zuen, lehergailuak jartzeko tunela abiatzen zen pisua berak alokatu zuela, besteak beste. Atentatuaren ondorioz, Espainiak bere estradizioa eskatu zion Gobernu frantsesari, baina Frantziak uko egin zion eskaerari.
Hamarkada bat beranduago, 1984an, Ipar Euskal Herrian egindako sarekada batean harrapatu eta Parisera deportatu eta bertan konfinatu zuten, baina Larreategik uko egin zion ezarritako zigorrari. Handik aurrera, 1986an Poliziak ETAko nazioarteko arduraduna zela eta Aljerian eta Nikaraguan zebilela zabaldu zuen. 1993an, Nikaraguak Espainiaren esku utzi zuen eta hurrengo urtean, berriz, Espainiako Auzitegi Nazionalak epaitu eta errugabe jo zuen. Handik aurrera bizi zen Bilbon eta Plentzian.

agurra-astondon
Jabiren agurra eta omenaldia Gorlizko Astondoko hondartzan

GARAn agertutako artikuluak:

«Atxulo», abertzale-internacionalista

Atxulo (Mikel Arizaleta)

2010eko MARTXOKO BALANTZEA

April 1, 2010 | Egilea: piztupgl

HONA HEMEN MARTXOKO BALANTZEA. Hilabete osoan zehar Plentzian gertatutako gorabeherak (proposamenak, herri ekimenak, burututako mobilizazioak…) irakur daitezke bertan.
Irakurri eta zabaldu!

EGIA NAHI DUGU! APIRILAK 17, MANIFESTAZIO NAZIONALA DONIBANE LOHITZUNEN

April 1, 2010 | Egilea: piztupgl

manifestazio-nazionala

Aberri Eguna 2010: denok Irun-Hendaiara!

March 30, 2010 | Egilea: piztupgl

aberrieguna2010m

Hilabete igaro da ezker abertzaleak Zutik Euskal Herria ebazpena argitara eman zuenetik. Ezker abertzalearen oinarri sozialak barne eztabaidan definitu eta erabakitako apustu politikoa barnebiltzen du ebazpen horrek.

Dakizuen moduan, ezker abertzalearen apustu politikoa Prozesu Demokratiko bat garatzearena da. Prozesu Demokratikoaren helburu nagusia herritarren babesa izan ezkero proiektu politiko guztiak egingarriak izango diren marko demokratikoa eraikitzea da.

Prozesu Demokratikoaren oinarriak herri aktibazioa eta indar metaketa dira, Estatuarekin politikoki eta demokratikoki konfrontatzeko. Herritarren babesa, herritarren aktibazio eta mobilizazioa dira Prozesu Demokratikoaren berme bakarra.

Azken hilabete honetan Prozesu Demokratikoaren oinarriak indartzeko urratsak eman ditu ezker abertzaleak, egun sakabanaturik diren sektore abertzale eta ezkertiarrak artikulatzeko sortu diren dinamiketan parte hartzeko apustua eginez eta ezker abertzalearen hausnarketa eta apustua elkarbanatzeko hainbat eragilerekin interlokuzio dinamika irekiaz.

Testuinguru honetan, izugarri positibotzat dauzkagu Hamaika Bil Gaitezen, GaztEHerria eta Independentistak moduko dinamikak; irizpide alderdikoiez gaindi indar metatzearen aldeko apustua egin duten dinamika herrikoiak direlako, aldentzen gaituenaren ordez elkartzen gaituena lehenetsiz elkarlanerako guneak sortuz. Eta batzen gaituena Euskal Estatua sortzearen helburua da, independentziaren helburua.

Positiboa da ere iniziatiba hauek jaso duten herri babesa, horren adibide ditugularik martxoan Iruñean Hamaika Bil Gaitezen-ek antolaturik burutu zen manifestazio jendetsua edota Independentistak sarea jasotzen ari den milaka et amilaka atxikimenduak.

Guzti honegatik, 2010eko Aberri Egunak garrantzi berezia hartzen du ezker abertzalearentzat. Aberri Egun hau testuinguru zehatz batean ospatuk oda; Euskal Herrian fase politiko berri bat irekitzen ari den garaian, aldaketa politikoaren alde dauden indarren metaketaren fasea, Estatuarekin parametro politiko eta demokratikoetan konfrontatu nahi duten indarren metaketaren fasea. Inolako konplexurik gabe Euskal Herriaren independentziaren aldekoak diren ildo ezberdinetako pertsonen metaketa azken finean.

Guzti honegatik, Independentistak sarean bildu diren tendentzia ezberdinetako milaka independentistek Aberri Egunerako buruturiko deialdi bateratua txalotzeaz gain, ezkerreko abertzale guztiei dei egiten diegu deialdi horretan parte hartu dezaten. Iruñatik, Euskal Herriko hiriburu historikotik, ezker abertzaleak dei egiten du apirilaren 4ean Bidasoan inposaturiko muga gaindituko duen mobilizazio erraldoian parte hartzera.

EZKER ABERTZALEA

XABI ALACANTEKO FONTCALENT ESPETXERA ERAMAN DUTE

March 26, 2010 | Egilea: piztupgl

xabi

Pasa den astean, Xabi Alacanteko Fontcalent espetxera eraman zuten. Orain Xabi bere etxetik 835 kilometroetara dago.
XABI ASKATU!

Idatzi egiozu:
XABIER DE LA MAZA
C.P.Fontcalent
Polígono de la Vallonga, s/n
03113 Alicante (Alicante)

PLENTZIAKO HAUR ESKOLA BERRIARI BURUZ

March 26, 2010 | Egilea: piztupgl

non-daude

Aurreko ostegunean, hilak 25, Plentziako Haur Eskola zabaldu da. Plentziako auzokide guztiok itxaron eta behar dugun proiektuak azkenean, ateak zabaldu ditu. Herriko Grupo Independientea, PP-rekin batera udal gobernua osatzen duena, pozik egon daiteke behingoz, honekin hauteskundeetako bere programaren puntu bat betetzen duelako. Hori bai, zeren truke? Ze preziotan? Proiektua, baita eraikuntza lanak ere, eztabaida ezberdinekin zipriztinduak egon direlarik.

 Lanaren hasiera-epearen atzerapen nabaria: 2008. urtean haur eskola eraikitzeko 500.000 euro baino gehiagoko aurrekontua onartua egon arren, uda honetararte ez dira obrak hasi; honen ondorioz, irekiera eta eman beharreko zerbitzua atzeratzen direlarik.
 Proiektuan herritarren parte-hartze falta: Bai guraso elkarteak, bai eskolako irakasleriak, proiektuan parte-hartze zuzena eskatu zuten. Kasu bietan eskaerak ez ziren kontuan hartu.
Jasangaitza da udal taldeak prozesu osoan zehar mantendu duen jarrera: batetik, auzotarren edozein iradokizuni ez entzunarena egiten, bestetik herriko erakunde edo alderdi politikoen nahiei muzin eginez.
 Plentziako haur eskolako behin betiko proiektu honek, espainiar estatuaren eskutik, “E Plana”ren barne dagoen diru-laguntza jaso du. Plan hau herrian bertan lanpostuen sorkuntza bultzatzeko plana da, lekuan lekuko udaletxeak bideratu behar duena. Baina Plentziako langile bat bera ere ez da lan honetarako kontratatua izan, nahiz eta gure taldeak behin eta berriro eskatu izan duen.
Lanen enpresa arduradunak, herriko bi langile kontratatu zituela egia izan arren, kontuan izan behar dugu inoiz ez dutela obra honetan lanik egin. Obra hasi eta 3 hilabete beranduago hartu zituzten (bai udaletxeari baita enpresari ere egin zitzaizkion hainbat erreklamazioren ondorioz) eta aipatutako obra bukatu baino 3 hilabete lehenago kaleratuak izan ziren, nahiz eta haur eskolako lanek hilabeteetako atzerapena euki.
Gure herriak gaur egun jasaten duen langabezi tasa oso altua dela kontuan harturik, udaletxeak egin duen kudeaketa lotsagabe hau, guztiz salagarria dela deritzogu.
 Udal gobernuak enpresa pribatuaren interesei lehentasuna eman die, eraikuntza lanetatik gertu bizi diren auzokideen ondasunak alde batera utziz: auzokideek enpresa eta udaletxea salatu dituzte beraien bizi ingurunea bortxatzeagatik baimenik gabe eraikinean elektrizitate-kable bat jarriz.
Jasanezina da udal gobernuak herritarren aurrean mantentzen duen jarrera, bereziki Silvia Lopez de Gereñu teniente alkateak, aurreko udal bilkuran herritarrak deskalifikatu zituenean. Plentzia Telebistatik eman duten bilkura honetan, txantagile eta gezurti bezala tratatzen dituenean.

Hala ere, ZORIONAK zerbitzu hau disfrutatzen hasiko diren umeei eta hauen gurasoei.


Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios